ELIZBARRUTIKO GURE SEMINARIOAREN ETORKIZUNA
Bizkaiko Abadeen Foroak argitaratzen dauan blog honetan komentario bat agertu zan joan dan uztailaren 29an: Elizbarrutiko Seminarioaren gaia aztertzeko, ekainaren 13an bere Abade Kontseiluagaz izandako batzarrean, gure Gotzainak ezkutatu egin ebala Euskal Herri erkidegoko gotzainekaz Seminarioen arazoaz izandako batzarren barri emotea. On Marioren ustetan, blogean iragarritakoa guzurrezkoa zan eta grabea, eta garrantzizkotzat jo eban Abade Kontseilukide guztiei, gutun pertsonal bidez, zehaztasun batzuk iragartea, eta baita hausnarketa bat egitea ere bere ustezko "sasi barri" eta "informazio desitxuratuei" buruz, Kontseiluan jardun behar dauan giro eta alkarrenganako uste onari eragiten deutse-ta.