Gainean dugu urte berria eta eliztarrok Bakearen Eguna
ospatuz hasiko dugu; aurten, gure herri eta gizartean bizi den giro
baikor eta itxaropentsua lagun dugula. Izan ere, duela bi hilabete,
urriaren 20an, jaso zen Euskal Herriak aspaldian irrika zuen berria:
ETAk bere jarduera armatua bukatutzat ematen zuela, alegia. Herriaren
lasaitasun eta pozerako albistea, dudarik gabe, poz betea ez bada ere
oraindik, bakea oso hautsita bizi izan baita gure herrian eta makina bat
herritarren artean. Halaber, armak isiltzeak bizikidetzarako eta
jarduera politikorako bake-giro itxaropentsua indartzeko egokiera ekarri
dio gure herriari: aurrerantzean denon artean garatzen eta sendotzen
saiatu behar dugun bake-giroa.
Eutsi berrituz kristau taldea