PAZ Y RECONCILIACIÓN / BAKEA ETA BERRADISKIDETZEA


COMUNICADO DEL FORO DE CURAS DE BIZKAIA / BIZKAIKO ABADEEN FOROAREN AGIRIA

El Simbolo De La Paz | Flickr - Photo Sharing!





BIZKAIKO ABADEEN FOROAREN AGIRIA

 Bizkaiko Abadeen Foroak – Foro de Curas de Bizkaiak, indarkeria armatua amaitzearen ondorenez bizi dan gizarte egoera barriaren aurrean, eta beste abots batzukaz bat eginez, zerau adierazo nahi dau:


  1. ETAK ekintza armatua itzi izanak gizartearen gehiengoarengan sortu dauan pozarekin bat gatozala.

  1. Ekintza armatua etetea, ez da pakea lortzearekin konfunditu behar. Indarkeri armatua  desagertzeak, pertsonengan, halako lasaitasun egoera bat sortu dau, batez ere, mehatxuak jaso izan dabezanengan. Egoera honek eragozpen erabagigarriak desagertuazo eta bidea gertatzen dau, bai, baina, oraindino ez da bake sendoa berez loratuazoko dauana.

  1. Beraz, alkarbizitza baketsu eta berradiskidetsua lortzeko denpora luze eta zail                 baten aurrean aurkitzen gara.

  1. Berrradiskidetzeak ahaztu ezin eta funtsezkoak diran gaiak ditu. Hona hemen batzuk:
    • Kaltetuen onarpena eta ahal dan neurrian, egindako kaltea zuzentzea.

    •  Bizi izan dogun historia latza alkarrizketa lasai baten aztertu eta berataz  diagnostiko bat egitea dagokigu, baina ez ideologian oinarritutakoa, egian oinarritutakoa baino. 

    • Pertsona eta talde guztien eskubideen aldeko defentsa egitea.

    • Pertsonen bizitza, segurtasuna eta duintasuna inoiz ez daitezala egon edozein helburu politikoren menpean.

    • Bengantza guraria leuntzen lagundu behar dogu. Bihotzean gordetzen diran gorroto sentipenak ulergarriak izan daitekez, baina, espiritua erre egiten dabe. 

    • Berradiskidetzara eroango gaituan parkamena suspertu behar dogu. Inor ezin da parkatzera derrigortu; baina hainbeste kalte egin dabenak, euren biktimei parkamena eskatzera bultzatu geinkez. Parkamenak ez dau justizia ahazten, eta gitxiago baztertzen, baina justizia bera, gizatasunez janaritzen dau. Beste alde batetik ezin dogu ahaztu, parkamena eskatzeak eta parkamena emoteak bihotzera dakarren indar osatzailea.
Parkamena ebanjelioaren bihotz barrutik sortzen da eta Jesusen jarraitzaile autortzen garanok parkamena eskeintzeari eta bultzatzeari ezin deutsagu ezetzik esan.


  1. Foro honek ez deutso inori ez neurri ez eta bide zehatzik ezartzen berradiskidetzearen lan honetan. Egin behar honetan ez dau inondik inora protagonista izan gura, baina, beste batzuren artean, lan tresna fin izatera konbidatzen gaitu guztiok, bihar-etzi gure gizarteak berradiskidetzean eta bakean oinarritutako alkarbizitza izan eta gozau dagian.

Bilbon, 2011.eko Azaroak 7an



COMUNICADO DEL FORO DE CURAS DE BIZKAIA


El Foro de Curas de Bizkaia-Bizkaiko Abadeen Foroa, ante la nueva situación creada a partir del cese de la violencia armada y en sintonia con otras voces que se han expresado en el mismo sentido, desea manifestar que:

1/. Participamos de la alegria mayoritariamente sentida por el cese definitivo de la actividad armada declarado por ETA.

2/. El cese de tal actividad no debe confundirse con el logro de la paz. La desaparición de la violencia armada crea distensión tranquilizadora en las personas, sobre todo en las personas amenazadas, elimina un obstáculo determinante y prepara el terreno, pero todavia no es la construcción del edificio sólido de la paz.

3/. Se abre, pues, paso a un tiempo que se presume largo y laborioso hasta llegar a una convivencia reconciliada y pacífica.

4/. La tarea reconciliadora encierra algunos contenidos que no deben ser obviados. Señalamos algunos:

    • + el reconocimiento de todas las víctimas y, en la media de lo posible, la reparación del daño causado.
    • + un diagnóstico basado en el diálogo sereno y en la verdad (no en ideologias) de la historia conflictiva que se ha vivido.
    • +. el respeto y la defensa de todos los derechos de las personas y de las colectividades.
    • + la defensa de la vida, de la integridad física y moral y de la dignidad de la persona como valores nunca supeditados a la consecución de objetivos políticos legítima y democráticamente defendibles.
    • + contribuir a una pedagogia de desactivación de mecanismos humanos de venganza. Hay rencores anidados muy comprensibles, pero que terminan por quemar los espíritus.
    • + promover el perdón como camino indefectible a la reconciliación. No podemos exigir a nadie que perdone; pero sí podemos pedir que quienes han causado tanto dolor pidan perdón a sus víctimas. El perdón no olvida ni, mucho menos, excluye la acción de la justicia, pero hace a ésta más humana. Por otra parte, no debemos olvidar que tanto el pedir perdón como el otorgarlo tienen una gran fuerza sanante.
El perdón nace del corazón mismo del evangelio y quienes nos confesamos seguidores de Jesús no debemos negarnos a concederlo y a promoverlo con delicadeza y pedagogia.

5/. Este Foro no marca a nadie medidas ni ritmos del compromiso en la tarea de reconciliación. No pretende llevar el protagonismo en esta tarea, que es de todos, pero sí invita a ser, junto a otros, instrumentos afinados que contribuyan a que, más pronto que tarde, resuene en nuestra sociedad la sinfonia concertante de una convivencia reconciliada y en paz.


                                                           Bilbao, 7 de Noviembre de 2011

 

Bakearen beila Baionan

Oración por la Paz y Reconciliación. Gernika 2011

Emon argia bakeari

Vatikanoko II. Kontzilioaren bukaeraren 45. urteurrena dela eta

Ziortza 2011