Mostrando entradas con la etiqueta Lete. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Lete. Mostrar todas las entradas

viernes, 23 de diciembre de 2011

Bakearen beila Baionan

Aratsalde on, haurrideok, senideok !
Gurekin gaur bat egin dezazuen gogoz eta otoitzez, helarazten dizuet aratseko 7retan Baionako Elizbarruti Etxean egingo dugun ospakizunaren gioia.
Honenbestez, bakoitzari opa dizuet EGUBERRI BAKETSU ETA ZORIONTSU BAT !
Besarkada bat zueri !

lunes, 6 de diciembre de 2010

XABIER LETE ERRUKIAREN POETA

Egunotan euskaldunok poeta eta kantari maitatu baten heriotzaren barri izan dogu. Hamaika aipamen irakurri eta entzun arren, isiltasun susmagarri bat egon da fededun zintzoa, bilatzailea, itaunez betea joan jakula ez jakulako esan. Sasoi batean ateoa edo agnostikoa, bihotz barritze prozesu luze bat bizi izan eban.
“Esan dezadan, bukatzeko, eta batzuen eskandalorako izango bada ere, Jainkoarekiko elkarrizketak aliziente intelektual gehiago duela neretzat fedegabeziak baino” erantzun eban elkarrizketa baten, elkarrizketa serio baten, hain zuzen ere.
Fededun bilatzailea. «Sinestuna otoitz egiten duena da, eta Jainkoarekin liskarrean dabilena».