Mostrando entradas con la etiqueta Ziortza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ziortza. Mostrar todas las entradas

domingo, 13 de abril de 2014

Ziortzako ahaztuak



Bakearen eta adiskidetzearen alde bosgarren urtez egiten dogu Ziortzako otoitzaldia, IV. eta V. bikarietako parrokiek deituta. Aurten inoiz gertatu ez dana gertatu da, gure gotzaiak bera hara joateko baldintza moduan jarri dau otoitzaldiaren gogoetaren zati batzuk aldatzea. Gure bikarioak lurraldeko batzarrean abade eta laikoei esandakoaren arabera, holan aberastu egiten zan testua.

Bikarioaren esanetan biktima guztiak ezin dira maila berean jarri. Hori dala-eta, gogoetaren zati batzuk kendu egin ziran, eta otoitzaldi osoan aipatu ere ez ziran egin presoak, torturatuak, bide bazterretan isilean lurperatuak…

Adiskidetzearen bide luze honetan biktimak dira kapitulu garrantzitsua, baina ez bakarra. Biktimak tratetako orduan ere kontuan hartu behar dira giza eskubideak eta estatu demokratikoa. Eskubide bat apurtu denean, biktimen artean asimetriak eta graduak, lehen mailakoak eta hirugarren mailakoak jartzen direnean, bardintasunaren printzipioa apurtzen da, holan egiten da diskriminazioa. Adibidez ezin dira eskubide, keinu, politika, justizia, egia, erreparazio eta gure kasuan, fededun lez, otoitz ezbardinaz tratatu hildakoak, ETAk, GALek edota arrazoi politikoz Estatuak hil dituelako. Banatu ezina banatzen badogu, onartu ezina diskriminatzen badogu, ze adiskidetze gabiz eraikitzen? Gure otoitza printzipio moral orokor hutsetan geratzen bada, ze ekarpen egingo deutsagu gure herriaren adiskidetzeari?

Eta presoak? Honeek ere ibilbidearen bazterrean geratu ziran, ahaztuta. Gaur egun motibazio politikoz 500 preso baino gehiago dagoz, ETAren terrorismoaz salatuak. Kantidade esanguratsu batek ez dau inoiz odolik isuri, eta, kasu batzutan, delito bakarra ezker abertzalearen inguruko politak defendatzea baino ez da izan. Ez da bardina gartzelan egotea hiltzeagaitik edo ideia batzuk defendatzeagaitik, gustatu ala ez ideiok. Eta badira, baita ere, inon aipatzen eta ez dagozen presoak, Estatuaren menpeko uniformedun, terrorista, kontralatu bako edo paramilitarrek, 200 hilketa baino gehiagoren egileak, non dagoz? Presoen humanidade eta bergizarteratze printzipioak ukatzea, edo ez aipatzea, ez al da demokrazia ukatzea, ez al da ebanjelioaren deia? Torturatuak ez aipatzea, gerra zibilean hildakoak, (elizeak ere urte luzez bere seme batzuk ahaztuz eta besteak beatifikatuz) ez dira hutsune nabarmenak?

Hona nire gogoeta batzuk, zapatuan, Ziortzako bidean ahaztu genduzan pertsona batzuen gainean.


Jose Mari Kortazar
Arratian abade

jueves, 2 de febrero de 2012

Ziortza 2011

RECIENTES


ZIORTZARA BAKE-BIDEAN. Ziortza 2011ko Apirilaren 9a

HASIERA  /  INICIO DE LA MARCHA      (Bolibarko plazan)

Oharra  /  Monición

Egunon! Ondo etorriak!
Bienvenidos a esta marcha por la paz!

Ibilaldiari hasiera emotera goaz. Ziortzako monastegiraino joango gara, eta ahal danik eta gehien, isilean eta otoitz giroan egitea proposatzen jaku.

domingo, 10 de abril de 2011

ZIORTZARA BAKE-BIDEAN. Ziortza 2011ko Apirilaren 9a


Ayer tuvo lugar la ZIORTZARA PAKEBIDEAN con más de 2000 participantes.
      Algunas personas han manifestado su deseo de conocer el guión completo de la Marcha; creen puede servirles de inspiración e incluso de lugar de recursos para otras celebraciones. 
      Teniendo en cuenta ese deseo, hemos colocado el guión completo en la nueva página del Blog "RECIENTES"

jueves, 24 de febrero de 2011

bakea.JPG
III marcha por la paz a Ziortza
organizada por parroquias de Bizkaia
el sábado 9 de abril