2014.IV.5-ean Baionan- Villa Pia
lizeoan
FTK
elkarteak azterketa bat irekitzen du euskaldun/fededun 21garren mendean gaiaz.
Apirilaren bostean, Baionako Villa-Pia lizeoan antolatua den "mugi
giristinoak foroaren karietara, bi soziologo gomitatzen ditu gai horretaz hitz
egitera, Xabier Itcaina eta Jon Sarasua.
Xabier
Itçaina CNRS-eko ikerlea da, Bordeleko Sciences Po-n. Bere lanak hiru ardatz
dauzka: erlijioa eta politika, nortasun kolektibo eta kultura herrikoien
bilakaera, gizarte ekonomiaren lurralde dinamikak. 2012-2013an katolizismo
sozialari buruzko ikerketa bat ereman du Florentziako Europar unibertsitatean,
begiratuz eragile girixtinoek ze leku zaukaten Italiako eta Euskal Herriko
esparru publikoetan (bereziki bakegintzan, elkarbizitzan, eta krisiari ihardokitzeko
alternatiba sozio-ekonomikoetan). Hitzaldia: Florentzian dagoen Olivier Roy
ikerleak dioenez, gaur egun munduko erlijio nagusiak elgarren arteko lehian
sartuak dira, erregulaziorik gabeko sinesmenen merkatu orokor batean. Lehia
hortan alderat sartzeko, erlijioak berak globalizatu dira. Mezu erlijiosoari eta
spiritualitateari lehentasuna eman diote, tokiko kulturekin ordu arte zauzkaten
loturak doi bat baztertuz. Tesi hori eztabaidatuko dugu Ipar Euskal Herritik
abiatuz.
Jon
Sarasua Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta kulturgintzan ere aritua da.
Gizarte-pentsamendua irakasten du unibertsitatean, eta gai sozioekonomikoak eta
kulturgintzaren arlokoak landu ditu ikerketa mailan. Bere azken argitalpenak
(Hiztunpolisa. Pamiela 203), 21. mendeko euskaltasunaz dihardu. Hitzaldia:
Euskaltzaletasunean engaiatu den giza-multzoa ideologia progresista jakin
batzuen inguruan dabil azken hamarraldiotan, eta euskaldun/fededun prototipoa
desegina da belaunaldi berrien begietan. Seme nerabe batek aita zaharrarekiko
duen oldarra jasotzen ari da gure artean kristautasuna, eta gizakiaren
dimentsio existentzial-espirituala bera bazter utzia da kultura euskaldun hegemonikoan.
Egungo gizakiaren galderak, ordea, irekiak dira. Eta irekitasun horretatik gure
erroetan begiratua pausatuz gero, nahasian ikusten ditugu sustrai kristaua,
erro aborigena eta beste zibilizazio-eraginak. Zer gara eta zer nahi dugu? Ba
ote dugu gure kulturaren emarian materialik mende honetako gizakiaren pausoari
arnas emateko?
Mintzaldi
saila apirilaren bostean iraganen
da, larunbat arratsaldeko bietatik
lauetara, Baionako Villa Pia lizeoan.
Harremanentzat: Debatearen antolatzailea: FEDEA TA
KULTURA taldea: helbidea diozesako (elizbarrutia) etxea, J. Darrigrand
etorbidea, 64100 Baiona 'Lapurdi). Tel 06 20 39 82 66.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Identifícate con tu e-mail para poder moderar los comentarios.
Eskerrik asko.