domingo, 28 de noviembre de 2021

Bilbozentrismoa saihesten

Nota del Coordinador

El sondeo realizado mediante cuestionario en este mismo medio sobre «el perfil del obispo e Iglesia que necesitamos» podían resaltarse unos puntos coincidentes que, en su día, expusimos.

Nos ha parecido conveniente y enriquecedor comentarlos, en la medida de lo posible, entre varios miembros y no miembros del Foro.

Irán apareciendo cada semana. Ahí va el primero que hace referencia a Promover planes evitando el Bilbocentrismo.

Gure «Eleizbarrutiak izan gura dauan Eleizak behar dauan Gotzaina» dala-eta hementxe berton egin genduan galdetegiaren erantzunetan hainbat etozan bat punturen batzutan, eta horren barri emon gendun.

Orain puntuok komentatu gura dogu, hementxe berton, aberasgarri izango dalakoan; eta hori forokide batzuk eta forokide ez diran beste batzuk egingo dabe. Astero azaleratuko doguz. Hementxe doa lehenengoa «Plan bat sustatu bilbozentrismoa saihestu ahal izateko» komentatuz.

 


Ez gelditu Jerusalenen, joan Galileara. Esan eban Jesusek. Hau da, urten beste lekuetara, joan periferietara.

Zertarako? Gizaki guztiengana heldu daiten Jainkoaren erreinua.

Zein logikarekin funtzionatu behar dogu bizitzan, erakundeen logikarekin ala Jesusenarekin? Jerusalenen geratzen bagara erakundeen logikarekin funtzionatuko dogu.

Kontuan izan behar dogu, gizakiek, bizi diran lekuen arabera egoera ezbardin askotan bizi dirala, bai sinismen arloan baita eguneroko bizitzan ere. Ez da bardina herri handi baten bizi izatea edo landa eremu euskaldun herri baten edo landa eremu erdal herri baten, edo kostaldeko herri erdaldun baten, edo kostaldeko herri euskaldun baten.

Zer nahi dau Jainkoak egitea horreen aurrean?

“Ni, barriz, bizia –eta bizi ugaria ganera- izan dagien etorri naz” (Jn 10, 10).

Baina ez edozein bizia, bizia edozein modutan bizirauteko, erdi tarraz, kili-kolo aurrera eginez, bizia duin batera heltzeko baino.

Hari honetatik tiratuz, helburu orokor bat ezarri beharko da pastoralgintzan, helburu hori Jainkoaren erreinua ereitea da, danontzat bardina da, baina hori lortzeko bide ezbardinetatik joan behako da parrokia, herri eta auzo bakoitzean, egoera asko eta ezbardinak diralako eta denboren zeinuak ere ezbardinak.

Hau dala ta, herri edo parrokia bakoitzean azterketa soziologiko zabal eta sakon bat egin beharko litzateke beharrizanik gehienak eta oinarrizkoenak zeintzuk diran ondo jakiteko eta zein denboren zeinuak ikusten diran ere. Laguntza bategaz leku bakoitzekoak egin beharko leukie lan hau.

Hau egin barik proselitismoa besterik ez geunke egingo eta proselitismoa indarkeria mota bat da. Sinismena ez da inposatzen, proposatu baino.

Gizakien egoera ezbardin eta zehatzetatik alkarteen, parrokien eta talde ezbardinen egoeretatik hasita egin behar jake aurre bizitzako prolemeei.

Era hortara jokatzen hasita parrokietara, talde ezbardinetara helduko diran proposamenak gizakoiagoak izango dira eta fede proposamenak aurrera eroateko erreztasun handiagoa egongo da.

Kontuan izan behar da ebanjelizatze misioan, fede bizitza baten proposamenak ideologia erlijioso batenak baino balio handiagoa izan behar dauela.

Herritarrak aurkitu behar dabez bideak euren kontzientzien esanetara heltzeko, beti oinarrituta ebanjelioek markatzen daben bidean.

Horretarako askeak izan behar dabe gizakiak. Jesus iritzi kontuetan askea izan zan. Legearekin apurtu egin eban. Ondoen irizten eutsona egin eban. Bera izan zan. Gizaki bakoitzak bera izaten ahalegindu behar dau.

Egin beharreko lana proposamenak elaboratzea da inkulturazioa, alkarrizketa eta eskeintza pausoak emonaz. Inkulturazio barik ezin da proposamenik egin. Eta puntu honetan gure elizbarrutian hutsune handi bat dagoala uste dot. Gero eta euskal hiztun gehiago dago eta ez jake behar dan moduko erantzunik emoten. Alkarrizketa ere behar-beharrezkoa da lankidetza guneak sortzeko.

Proposamenak eroan behar dabe demokrazia partizipatibo baten lan egitera, ze goitik beherako misioak (piramidalak) erakusten deusku gauzak txarto amaitzen dirala.

Kristaua ebanjelioko Jesusen tankerara bizi dana da, eguneroko bizitza bizi izatea suertatu jakon lekuan eta hor bota behar ditu sustraiak gure fedeak.

José Félix Zamakona

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Identifícate con tu e-mail para poder moderar los comentarios.
Eskerrik asko.