Bizkaiko Abadeen Foroko Batzorde iraunkorra eta Bake ta adiskidetze komisiñoa.
Urriaren 13an, Tarragonan, 523 pertsona ( 2007an beste 498 izan ziran) guda zibileko martiritza ohorea hartuko dabe, altaretan jarriaz. Ez dago zalantzarik martiriak dirala, euren sinismena defendatzearren hil ebezelako. Baina ez al da alderdi galtzailean maritiririk egon?
Hirurogeita hamabost urte geroago, Eliza katolikoko jerarkiak zauriak zabalik mantendu nahi dituala dirudi alderdi bateko biktimak bakarrik ohoratuaz. Beste alderdikoek ere ez al eben antzeko martiritza jasan? Ez al dabe frankistek hildako martiriek beatifikatuak izateko aukerarik?
Hari honetatik gogoratu nahi dogu Bilbo, Gasteiz eta Donostiako gotzainek, frankistak hildako 14 abade gogoratuaz, Gasteizko katedralean egingo zan ospakizuna dala-ta, 2009ko ekainaren 30ean, "Gomuta araztu, egia ezagutzera emon, parkamena eskatu" goiburupean idatzitakoa:
XX.
mendean Espainian izandako 498 martiriren beatifikazioa egin zen, 2007ko
urriaren 28an, Erroman. Haietako batzuk jatorriz gure elizbarrutietan
sortuak ziren. Egokiera hartaz baliaturik –baita lehenago eta geroztik ere–,
gogorarazi izan digute, 1936. eta 1937.urteetan hamalau apaiz –hauek ere gure
elizbarrutietakoak– hil zituztela gerra irabazi zutenek. Apaiz haiei ez zitzaien
egin zegokien hileta-elizkizunik, eta kasu gehienetan ez zen haien heriotza
erregistratu ere Elizbarrutiko Aldizkari Nagusian. Bilbo, Donostia eta
Gasteizko Gotzainok arretaz entzun dugu zuzendu diguten eskaria, onartu ditugu
arrazoiak eta bidezkotzat jo dugu egiteke dagoen eginkizun hau betetzea.
Guk,
geure elizbarrutietako kristau-elkarteekin batera, “oroimenaren
garbiketaren” ekintza burutu nahi
(Guda
civil haretan) ehunka lagun exekutatu zuten, gorrotoaren eta mendekuen
biktima. Denen
oroipena eginez, adierazpen honek hau du helburu: garaileek hilak eta isilpera
baztertuak izan ziren apaiz haiek bereziki gogora ekartzea. Honako hauek dira
zehazki : Martin Lekuona Etxabeguren, Gerbasio Albizu Bidaur, Jose Adarraga
Larburu, Jose Ariztimuño Olaso, Jose Sagarna Uriarte, Alejandro Mendikute
Lizeaga, Jose Otano Migelez C.M.F., Jose Joakin Arin Oiartzabal, Leonardo
Guridi Arrazola, Jose Markiegi Olazabal, Jose Ignazio Peñagarikano Solozabal,
Zelestino Onaindia Zuloaga, Jose Iturrikastillo Aranzabal eta Roman de San Jose
Urtiaga Elezburu O.C.D.
Hauek
ez zuten izan hileta-ospakizun jendaurrekorik. Elizbarrutiko Aldizkari Nagusian
eta hildako apaizen erregistroan lehenengo bien izenak bakarrik datoz, eta biak
Mateo Mujika gotzain jaunak Elizbarrutitik derrigorrez alde egin aurretik
hildakoak ziren. Dagozkien parrokietako liburuetan ere ez dago hauen
heriotzaren arrastorik“.
Akaso hildako abade honeik ez al ziran
izan martiriak? Akaso Jainkoaren begien aurrean batzuk besteak baino zuzenagoak
dira? Hau al da, gotzainek esaten daben lez, gizatasunerako eta adiskidetasunerako ekintza bat?
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Identifícate con tu e-mail para poder moderar los comentarios.
Eskerrik asko.