lunes, 14 de enero de 2013

BERRADISKIDETZEARI BURUZKO IKASTAROA

·Ikastaroaren izenburua: «Konpromiso pertsonala eta soziala
berradikidetzearekin».
·Egutegia eta ordutegia: Urtarrilaren 19a, larunbata, 9.00etatik
13.00etara.
·Lekua: Abendo Hotela (Colon de Larreategi, 9).
·Matrikula: 45 euro. (*)
·Irakaslea: Jonan Fernandez.
·izen ematea: 943-251005 / info@baketik.org.
·Edukia:
Bost hamarkadaren ondoren, bakearen zikloa zabaltzen ari da. Ez
gaude edonolako aldaketaren aurrean. Aldaketa horrek guztioi eragiten
digu neurri batean edo bestean, eta guztioi dagokigu aldaketa. Bakea
sendotzeko beharrezkoa da berradiskidetzea prestatzea.
Bizikidetzaren berradiskidetzeak «bestea», etsaitzat jo beharrean,
bizilagun bezala hartzea eskatzen du. Aldaketa eskatzen du, ez
soziala bakarrik, ezta pertsonala bakarrik ere, pertsonala eta soziala,
soziala eta pertsonala.
Ikastaro honen xedea pentsamolde-aldaketa horretarako baldintzak
sortzea da. Gai horrekiko interesa edo kezka duen edozein pertsonentzat
dago zabalik. Ikastaro hauek eskaintzeko ekimenak bi helburu ditu:
partekatzea eta zabaltzea. Batetik, adiskidetze-sozialaren ibilbidea
egiteko funtsezko ideiak, beharrezko jarrerak eta nahitaezko urratsak
partekatzea. Bestetik, masa kritikoa eta informatua sortzea bizikidetzaren
berradiskidetzearen ideia eta beharra zabaltzen laguntzeko.
(*) Ohar garrantzitsua: Laguntza Bonu bat eskuratuz matrikularen %25eko beherapena
lor dezakezu matrikularen prezioan. (Deitu 943-251005 telefono-zenbakira)
Urtarrilaren 19an, larunbata, Baketik-ek ikastaro bat
eskainiko du Bilbon goizez berradiskidetze sozialari buruz
www.baketik.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Identifícate con tu e-mail para poder moderar los comentarios.
Eskerrik asko.