Zapatu hotz eta euritsuan, goizeko 10etan, emon geutsan hasiera ekitaldiari Elai-Alai aretoan, Joanan Fernandezen
hitzaldiaz. Hitzaldiaren goiburua
BERRADISKIDETZEA, AURREKARI ETIKOAK izan zan.
Berak azpimarratutako ideia batzuk: Berradiskidetzearen definizioa argituz
hasi zan. Berradiskidetzea alkar
errespetatuz eta alkar onartuz lortzen dan egoera barria dala. Ekintza honen
subjetua gizartea izan behar dala. Berak estrategia lez begirada barri bat eraiki beharra ikusten
eban orainari, iraganari eta etorkizunari begiratuz. Iraganari begiratuz kritikaz
aztertu beharra. Orainari begiratuz gizatartu (humanizatu) beharra. Etorkizunari
begiratuz prebentzioa, horrelakorik barriro suertatu ez daiten.
Hitzaldi argigarria izan zan.
Hitzaldia amaitu ondoren, Jonan Fernandezi itaun batzuk egiteko aukera egon
zan. Berandutu egin zanez, ez zan talde lana egiteko astirik egon.
Atseden txiki baten ondoren, Andra Mari parrokiara igon genduan.
12,15ean emon jakon hasiera otoitzaldiari.
“Bake eta adiskidetze bidea luzea eta
neketsua izango dala iruditzen jaku. Horregatik gatoz otoitz egitera, eginbehar
horretan indarrak falta ez dakiguzan” esaten zan hasierako oharrean.
Horretara joan ginan elizara: Jainkoari,
etsi barik, aurrera jarraitzeko guztiontzat
adorea eta laguntza eskatzera.
Elizkizunean erabili izan ziran irudiak adierazgarriak eta esanahi handikoak izan ziran: Haizkoreak
zauriz eta sufrimenduz beteriko eta gainditu beharreko lehena irudikatzen
eban; haizkorearen zaurian jarritako
landarak barriz bakezko eta
beradiskidetasunezko etorkizun itxaropentsua aldarrikatzen eban. Ordu batak
aldera amaitu zan ekitaldia.
Oso ondo, txukun eta egokia ekintza guztia. Zorionak antolatzaileei!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Identifícate con tu e-mail para poder moderar los comentarios.
Eskerrik asko.