Ekimena Gernikan egingo dute eta helburua "bizikidetasun baketsua"
sustatzea da. Jardunaldiak "Gernikako 3 orduak bakearen eta
berradiskidetzearen alde" izena izango du. Abenduaren 17an.
EITB
Bizkaiko Abadeen Foroak
(BAF) "bizikidetasun baketsuari" buruzko jardunaldia antolatu du
datorren abenduaren 17an, Gernikan. Ekimenaren helburua "bizikidetasun
baketsua" sustatzea da eta "Gernikako 3 orduak bakearen eta
berradiskidetzearen alde" izena izango du.
Komunikatu
batean adierazi dutenez, Foroa "ETAk borroka armatua utziko zuela
iragarri ostean, beste hainbat pertsona, talde edo erakunde askorekin
batera, bizikidetasun baketsu bat lortzeko lanean ari da".
Horrela,
Foroak "gogoetarako guneak sortzeko bakeari eta berradiskidetzeari
buruzko batzordea sortu zuen" eta testuinguru horretan aurkeztu du
jardunaldia.
Ekimena bi zatitan banatuko dute. Lehenengoan,
Baketik erakundeko Jonan Fernandezek berradiskidetzearen pausoei buruzko
gogoeta egingo du. Bigarrenean, taldekako lana proposatuko dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Identifícate con tu e-mail para poder moderar los comentarios.
Eskerrik asko.