martes, 23 de julio de 2013

Gotzai inposaturik ez kanpaina Estatu Batuetan



Bizkaiko Abade Foroaren batzorde iraunkorraren alkartasuna

Estatu Batuetako talde kristauei

Aita Santu Frantziskori eskatuz mundu osoko katolikoek euren gotzaiak aukeratzea, tokiko kleroagaz batera,



Egunotan Estatu Batuetako talde batzuk kanpaina bati ekin deutsie, ia bi mila urteko tradizio bat berreskuratuz, gotzaiak mundu osoko katolikoek aukeratuak izan daitezen, eta ez derrigorrez jarriak orain gertatzen dan legez, azken mende bietan gertatzen dan legez, mundu osoko ia tokiko eliza guztietan.


Bizkaiko Abade Foroko batzorde iraunkorrak bat egiten dau kanpaina honegaz, eta bere kide eta forozale guztiak kanpaina honegaz bat egitera gonbidatzen ditu.


Horretarako klikatu lotura honetan: http://www.iglesiacatolicareforma.com/ irakurri testua eta gehitu eskatzen diren datuak.


Frantziskoren aita santu aldiko lehen  fruitu hau izatea gura eta itxaroten dogu: tokiko elizek eurei dagokiezan gotzaiak aukeratzerakoan parte hartzea eukitea, azken mendeotako jarrera inposatzailea alde batera itxita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Identifícate con tu e-mail para poder moderar los comentarios.
Eskerrik asko.