martes, 20 de noviembre de 2012

Etxe kaleratzeak: Esana eta egina. Bigarren eskutitza Bilboko Gotzain dan Mario Iceta jaunari

MARIO ICETA JAUNA
Bilboko Gotzaina



                                               Bilbo, 2012ko Azaroaren 21


Mario Jauna:

Idazti honen bidez eskertu nahi deutsugu, azaroaren 11ko gure proposamenean adierazten geutsun lez, gure kristau alkarteetan,  urteetan, etxe bakoen alde egiten diharduen ekintzen datu batzuk eskeintzea. Esate baterako, abadetxeak “giza-alokairuan” edo beste giza mailako erabilpenetarako iztea.


 
Azalpenok emon ondoren, uste dogu beharrezkoa dala “beste pausu bat emotea desahuzioen preminak eraginda” eta, aurreko idaztian azaltzen geutsun lez, hurrengo neurriok hartzea:

1.- Ebaluatu ea, benetan, abadetxe guztiak (eta baita beste  ondasun batzuk, hau da parrokietako gelak edo elizbarrutiaren jabegopeko beste ondasun batzuk) “hutsik” dagozan, edo “hutsitu” ahal diran edo pertsona batzuei bigarren etxebizitza lez eskiniak izan diran. Bizkaiko Abadeen Foroak egindako lehen proposamen honi (behar bezala erabiliak ez diran edo hutsik dagozan eraikinak) arreta eskintzeak benetako erabilpenaren informazio zehatza izaten lagunduko leuke.

2.- Aurreko gaia behar bezala argitu ondoren eta etxetik ataratakoen aldeko erabaki egokia hartu ondoren, beharrezkoa litzateke “ekimen hau Elizaren beste arakunde (erlijioso edo laiko) guztiei ere zuzentzea, eurek ere beragaz bat egin dagien, (jakinaz euretariko askok badiharduela maila honetan lanean), eta baita “bigarren etxebizitza bat, edo etxebizitzarik hutsik daben pertsona guztiei ere “proposamen hau eskeintzea”.

Azken baten helburua ez  da eritxi publikoaren aurrean ondo gelditzea, on egiten jarraitzea baino, eta proposatzen deutsugun beste pausu hau zeuk lideratzea.
Gogorapen honegaz (eta eskerronez) uste dogu  argitzen dogula bere egunean Bizkaiko Abadeen Foroak aukeztutako proposamena eta, era horretara, zugan proposamen harek sortu eban harridura edo nahasmendua gainditu ahal dagizun.

Jabetzen gara proposamen hau (eta honen arabera hartu ahal diran ebatziak) sustraiak sakonago dituan eta sustraizko aldaketa bat eskatzen dauan arazoaren aurrean larrialdirako neurri bat baino ez dala. Horregaitik animatzen zaitugu jarraitu dagizula gobernuak egin dituan egokitzeen mugak salatzen, gaur eguneko legeriaren aldakuntza sakon baten preminari buruzko porposamena lideratzen eta, batez ere, aurkeztu deutsugun proposamena lideratzen gure elizbarrutian beharrezkoak diran erabaki egokiak hartuz.


Bizkaiko Abadeen Foroko permanentea.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Identifícate con tu e-mail para poder moderar los comentarios.
Eskerrik asko.