martes, 13 de noviembre de 2012

Gutun irekia Mario Iceta jaunari etxe kaleratze eta Elizaren etxebizitzen erabilerari buruzkoa

Gutun irekia Mario Iceta jaunari etxe kaleratze eta Elizaren etxebizitzen erabilerari buruzkoa

Mario Iceta Jauna
Bilboko Gotzaina
                                                        Bilbo, 2012ko Azaroaren 11n

Mario Jauna:
Bizkaiko Abadeen Foroak hainbat aldiz egin dau hausnarketea bizi dogun krisia, bera sortu daben kausak, bere ondorioak, eta kristauoi, kristau alkarteei eta abadeoi sortzen deuskuezan erronkak dirala-eta. Giza mailako egoera hain latza danez, etorkizuneko urtenbideak noiz izan leitekezan ere ezin dira aurreikusi. Iragarritako “kimu berdeak” egunerik egunera “Zulo baltzak” indar handiagoz ordezkatzen ditue.

Krisiaren ondoriorik larriena (etxetik kanporatzearen) desahuzioen arazoa da, 350.000 familia euren etxeetatik “kale gorrian” jarriak direlarik azken urteotan. Egoera honeik larriagoak bihurtu dira guztiontzat ezagunak diran azken suizidioak dirala-ta. 

Foro honek, hausnarketa eginez gain, bertako kide diranak konprometitzen dituan solidaritate keinu konkretu batzuk ere jarri ditu praktikan. Eta, gainera, ekintza honen harira, joan dan astelehenean, azaroaren 5ean, bere azken asanbladan, ekintza konkreto bat onartu dau, zuri zuzentzeko zuk zeuk, Elizbarrutiko Gotzain lez, bideratu dagizun.

Proposamena hauxe da: Gure kristau alkarteak antxinatik egiten diharduen etxebakoen aldeko orain arteko ekintza esanguratsuei jarraituz (abadetxeak “alokairu sozialetarako” eta gizartearen aldeko beste ekintza batzuetarako erabiliak izatea…) Bizkaiko Elizak desahuzioen larritasuna kontutan eukirik beste pausu bat emon dagiala:

1. Hutsik dagozan edo hutsitu leitekezan edo pertsona batzuei bigarren etxebizitza lez alokatuak dagozan abadeetxeen zerrenda bat egitea epe laburrean.

 2. Desahuzio egoeran aurkitzen diran familiaren batzuei berehela erabiltzeko lez eskeintzea.

 3. Ekintza hau martxan jarri ondoren Elizako beste erakundeei ere (erlijioso eta laikoei) ekimen honekin bat egiteko deia luzatu.

 4. Gerora, era honetara etxebizitza kopuru handi bat beteten hasi dirala baieztu ahal danean, bigarren etxebizitza bat edo etxeak hutsik daukezan pertsonei ere ekimen honekin bat egiteko deia luzatu.

     Uste dogu Bilboko Elizbarrutiak, desahuzioen arazo honi  era honetara erantzunez, urtenbide bat ( behin-behinekoa behintzat) bilatzen parte hartzen dabela; uko egin barik bizi dogun ekonomiko krisis egoera hau sortzen dabezan zergaitien (baita estrukturalak ere, ez bakarrik moralak) salakuntza, beti beharrezkoa dana.


 Adeitasunez, Bizkaiko Abadeen Foroak.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Identifícate con tu e-mail para poder moderar los comentarios.
Eskerrik asko.