Ezustekoa,
eta oso atsegina, izan da niretzat Anxo Ferreiro Currás galiziarrak eta
Galiziatik bertatik euskal elizgizonek 1.936-39 tarteko gerra zibilean pairatu
zuten pertsekuzioaz liburu bat idatzi izana. Nire ustez ekarpen oso
garrantzitsu eta egokia da Euskal Herriaren hurbileko iraganaldiaz, gerra
zibila eta ondorengo diktadura frankista barne, noski, beharrezkoa den
“errelatoa” idaztea planteatuta dagoen abagune honetan. Niri dagokidanez, uste
nuen dezente datu nituela pertsekuzio hartaz baina harri eta zur utzi nau
liburugileak bere lanerako hainbeste material lortzeko jarduerak eta liburuan
modu sistematizatuan aurkeztu izanak.
(VOLVER)
Ferreiro Currásen lan honek aukera eman dit ezagunak nituen zenbait datu, bizitzea egokitu izan zaidan ingurune hurbilenean ezagutu eta bizi izandakoak, testuinguruan kokatzeko.

Horrela,
bada, Errigoiti nire jaioterrian zeuden abade etxe bietariko bati, hutsik
zegoenari hain justu, “D. Alejandroren etxea” deitzen genion.
D. Alejandro Sagarnak, Zeanuriko seme zan abadeak, erbestera ihes egin behar
izan zuen gerraren ondorioz. Ez dut nik haren gomutarik, baina nire familia
esparruan gogoratzen eta estimatzen zuten herrian, gazteekin batez ere, egin
zuen pastoral lanagatik.
D.Juan
Añibarro, Zeanuriko semea hau ere eta herriko parrokoa nire umezaro eta
gaztaroan, 1.935. urtean, sei zeanuritar, batera, abade ordenatu
zirenetariko bat zen. Behin baino gehiagotan hitz egin zidan faxistek
fusilatu zuten D. Jose Sagarnari buruz, seikoteko kide zena hain zuzen, baina
ez zidan euskal elizgizonek pairatu zuten pretsekuzioari buruzko datu orokor
askorik ematen. Kasurako, ez dut gogoratzen bera bezala zeanuritarra eta bere
aurretik Errigoitiko abade izan zen D. Alejandro Sagarnari buruz ea ezer aipatu
zidanik. Beste honako hau bai oso ondo gogoratzen dut, hots, gerra zibilari
buruzko aipamen guztiak, sistematikoki, honela bukatzen zituen: “zuek ez
dakizue honeek zelakoak diren”, frankistak kontutan izanik, noski.
Nire
lehenengo abade destinoa Zeanuri izan zen, hain zuzen, eta hantxe ezagutu ahal
izan nuen, bere gordintasun guztian, euskal nazionalisten eta abade abertzaleen
kontrako pertsekuzioa eta errepresioa. Bai batzuen eta bai besteen delitu
bakarra beren herria maitatzea, eta herriaren zerbitzuan jardutea inposatutako
gerra batetako egoera gogorrenetan ere.
“Herri
lebitikoa” esan izan zitzaion Zeanuriri bokazio erlijiosoen ugaritasunagatik.
Datu hau aipatzen du William A. Christian semeak, biztanleko abade,
fraide eta mojatan munduko errekorra baitzuen Zeanurik. 1.930. urte inguruan
2.300 biztanle zituen Zeanurik. 1.935. urtean, Zeanuriko sei seme,
batera, abade ordenatu zirela eta, liburuxka bat prestatu zuten eta bertan 276
abade, fraide eta mojen izenak jasotzen dira. Horrela, bada, gerra zibilean
pertsegituak izandako abade zeanuritarren izenak ere agertu behar Anxo Ferreiro
Currásen liburuan eta azaldu ere egiten dira, noski.
Zeanuri
gerra zibilak gogorki kolpatutako herria izan zen, gerra garaian gitxiengoa
ziren herriko karlisten nagusikeriazko eta gehiegizko jarduerengatik,
Legutio - Barazar eta Gorbeia tartean ez atzera ez aurrera gelditu zen
frontearen hurbiltasunagatik eta 1.937.ko apirilaren 6 eta 7an era batera
gertatu ziren gerra ekintza eta jasoera negargarriengatik.
Izan
ere, errepublikano asturiarren konpania batetako kideek, alderdi komunistarekin
lotuak, Legutio - Barazar frontean burututako erasoaldian pairatutako
porrotarengatik, hisiak jota, erretitan zihoazela, Barazartik beherako bidearen
alboan dagoen Beretxikorta auzuneko bi baserritan bizi ziren Florentzio
Etxebarria eta Erramon Etxebarria, biak artzainak, odol hotzean, hil egin
zituzten. Txakurrak ere akabatu egin zituzten.
Herrira
iritsita, hara-horra nabarmendu ziren, etxeetan sartuz, ahal zuten guztia
arpilatuz eta ostuz, jendea ikaratuz ... D. Benito Atutxak, iloba eta zinegotzi
nazionalista zen Leon Zuluaga, bere baserrian seguruagoago izango
zen ustetan osaba hara eramateko ustetan herrira etorria zena lagun zuela,
aurka egin zien, pertsonak gutxienez errespetatzeko eskatuz. Biak hil zituzten
eta gorpuak bide bazterreko sasitzara bota. D. Benito Atutxa Zeanuriko semea
zen eta bertako Santa Maria parrokiako parrokoa 1.922-1.937 urteetan.
Abade arretatsua, zeanuritarrek entusiasmoz aipatzen zituzten haren
ekimen eta jarduera pastoral ugariak, oraindik, ni Zeanuriko Santa Maria
parrokiara iritsi nintzen 1958. urtean.
Gertaera
hauek are eta mingarriagoak dira, gerra haretan euskaldunen aliatuak ziren
errepublikanoen konpainia batetako kideek burutuak izaki. Bestalde, nazionalek
Zeanuri bonbardatu ere egin zuten egun haietako nahasmenduaren erdian,
zenbaitzuek, D. Benitoren familiarteko batzuek tartean, euskal gudarosteari
egotzi zioten ekintza hauen errua. Gerra zibileko tragedia eta
zentzugabekeriaren beste froga bat gehiago.
Egun
haretan, hain justu, nazionalek burututako bonbardaketaren helburua Zulaibar
auzunean kokatuta zeuden bai bateria arina eta bai astuna suntsitzea izan zen.
Eraikinetan egindako txikizioez gain, hainbat zibil zauritu gertatu ziren;
hildako bi ere bai, Zulaibar auzuneko Esteban Astondoa eta herriko Plazan bizi
zen Jesus Urutxurtu umetxoa. Sei hildako!
Bestalde,
nazionalek gerran fusilatutako 14 abadeetatik bat, esanda dagoenez, D. Jose
Sagarna Uriarte izan zen, 1.935. urtean, batera, abade ordenatutako seiretariko
bat. 1.936. urtean Berriatuko koadjutore izendatua izan zen arren, ezin izan
zuen kargua hartu, gerrako gertaerak tarteko. Ordura arte abade izan zen
Markina-Xemeingo Amalloa parrokian fusilatua zuten, 1.936.ko urriaren 20an. 24
urte zituen.
Zeanurira
joan nintzenean bizi ziren oraindik ama alarguna eta bere anaiak eta arreba
bakarra. Familia ugaria, 10 senide; heuretatik hiru, Juan, Emilio eta Txomin
kartzelan egon ziren gerra amaitu zenean eta gero kontzentrazio esparruetako
“langile batailoietan”; beste bat, Erramon, behin eta berriz atxilotua
diktadura urteetan; gazteena, Fidel, abadea. Ilobetariko batek, oso beranduago
eta ustekabean, esan zidan joan ohi zirela noizbehinka osabaren hilobia
ikustera baina gurasoek zorrotz debekatzen ziela bisita haien berri inori
ematea. Gerra zibilaren izugarrikeriak bizi izan
zituztenemgan barne muinetaraino sartutako izuaren froga.
D. Jose
Sagarnaren fusilatzearen karietara, ezein lekukok azaldu ahal izan zuen
jasoera oso bitxia gertatu zen.
Amalloko
Amulategi baserri ondoan sagarrondo handi bat zegoen. 1.958 urteko ekaineko
ostegun batez, ekaitz batek arbola zaharra bota egin zuen, baina sustrairen bat
lur barruan eta bizirik gelditu zen zuhaitza. Azaroaren 13an baina,, ostegun
gau batez, zohia bere lekuan sartu eta biharamonean berriz tente aurkitu zuten
sagarrondoa. Inork ezin zuen azaldu nola gertatu zen. D. Jose Sagarna hil zuten
lekutik 15 metro eskasera zegoen sagar arbola hori.
Berri
harrigarria laster zabaldu zen eskualdean eta hurrengo larunbatean hainbat
jende, Ondarroatik eta batez ere, hurreratu zen toki haretara notizia
egiaztatzera. Hainbeste zurrumurru ere zabaldu ziren. D. Joseren odola
jausi zen lurrean ez zela gehiago belarrik hazi ... sagarrondoak sagarrak
ematen zituela sasoitik kanpo (azaroan) ... D. Joseren gorpua usteldu gabe
zegoela .... Kontua da, D. Joseren gomuta biztu egin zela eta
zuhaitzarena abertzaleen aldeko ezaugarri miragarritzat hartu zuela
jendeak.
Errejimen
kolpistako agintariak arduratu egin ziren eta hurrengo igandean baserriko
sukaldea guardiazibilez bete zen berriro. 1.000 pezetako isunak jartzen hasi
ziren leku haretara hurbiltzen zirenei eta baita ere gertakariari buruzko
aipamenak egiten zituztenei. Horregatik, bada, jendea egunez mendi eta basoetan
ezkutatzen zen iluntzera arte eta gauez hurreratzen ziren zuhaitzaren ondora
sagarrondoaren adarren kimuren bat errelikia modura eramateko.
Sagarrondo
tentetuaren kontua euskal nazionalisten asmakizun eta gezurra baino ez
zela frogatzeko ahaleginetan, guardiazibilek inguruko biztanle mordoa deitu
zuten deklaratzera, baina alferrik; heurok ere ezin izan zioten
gertatutakoari azalpen logikorik aurkitu. Zurrumurruekin amaitzeko azken
saiakeran, Amulategiko etxekojaunari zuhaitza eraisteko agindu zioten; honek
ezezkoa eman zien, baina baimena ematen ziela, nahi izanez gero, heurek ebaki
zezaten.
Azkenean
inor ez zen ausartu zuhaitz “santua” botatzen. Hilabete iraun zuen Amallo
inguruko anabasa honek; tarte horretan inguruko gazte irreberenteren batzuek
ere saiatu ziren zuhaitza botatzen, olgetan eta guardiazibilengandik ezkutuan,
baina alferrik hauen saiakera ere. Egin-eginean ere lau astetara, ostegunez
oraingoan ere, sagarrondoa berez jausi zen. Halere bizirik iraun zuen urteetan,
inausketa baten ondorioz ihartu zen arte.
D.
Gabriel Manterola, Zeanuriko semea, Santa Maria parrokian koadjutore eta abade
lagun izan nuena, Ingalaterran izan zen erbesteratuta, gerra zela eta
ebakuatutako umeen kapilau lanak egiten. D. Leonardo Atutxa, batera
ordenatutako seikoteko kidea eta Santa Maria parrokiako koadjutorea D. Gabriel
bezala, euskal apaizen kontra irekitako sumario askoren arteko batetan
inputatua izan zen, naiz eta ez kondenatua izan; halere markatua eta psikikoki
oso urritua gelditu zen, igaro behar izan zuen estualdiaren erruz. Autortu
behar dut datu hau ez nuela ezagutzen Anxoren liburua irakurri arte; ezta ere
D. Fabian Angoitiaren kasua ere, zenuritarra hau ere eta D. Leonardo bezala
inputatua baina ez kondenatua; ezta ere ez nenkien D. Anastario Urutxurtu,
Zeanuriko semea, eta alboko Areatza herriko parrokoa Zenurin izan nintzanean,
gudarien kapilau izan zela.
D.
Pedro Atutxa, D. Leonardoren anaia zaharragoa, Huescan egon zen erbesteratuta.
Handik itzultzean, Zeanuriko Ipiñaburu auzuneko Santiago elizako parroko
izendatu zuten. Jendearekiko gizon oso hurbila eta ekintzaile eta suharra bat
izatekotan, Zulaibar Eskola Profesionaleko sortzaileetariko bat izan zen;
eskola horretan burutu dituzte profesio-ikasketak bai Zeanuri eta bai
Arratia bailarako gazteek, neska eta mutil, azken 58 urteetan.
Gogoragarri
honetan D. Victor Etxebarria Zuloaga aipatzea falta da. Inputatua bai izan zen
baina ez kondenatua eta Kanariar Uharteetara erbesteratu zen. Urtero etortzen
zen Zeanuri jaioterrira, abuztuko hilean, hil zen arte.
Amaitzeko,
bidezkoa da D. Juan Aldekoa-Otalora aipatzea. Igorretako seme hau Zeanuriko
koadjutore izan zen eta Ibaizabal batailoiko Arratia konpainiako gudarien
kapilau. Konpania haretako gudari ohi baten lekukotasunaren arabera, beldur
ikaragarria zien tiroei, baina kapilau jatorra izan zen. Espetxeratuta gero,
Julian Besteiro sozialistarekin batera Karmonako (Sevilla) espetxean izan ziren
euskal apizetako bat izan zen.
Gudarien
kapilau izan zen halaber D. Luziano Urruzuno, gerra ondoren
Zeanuriko koadjutore izan zena eta Artea (Castillo-Elexabeitia ) alboko
herriko parroko, Zeanurin izan nintzanean.
Anxo
Ferreiroren liburua irakurtzean eta bertan jasotzen diren zenbait gertaeren
protagonista izan zirenekin elkarrekin bizi ondoren eta beste zenbait bidetatik
apaiz abertzaleen kontrako pertsekuzioaren datu eta zehaztasun gehiago ezagu
eta gero, berriz bururatzen zait zer-nolako erabateko ezjakintasunaz atera
ginen Seminariotik, bai apaiz haiek sufritu behar izan zutenari buruz bereziki
eta, oro har, gerra zibila Euskal Herriarentzat izan zen izugarrizko dramari
buruz.
Harira
ez dator izan nintzen hiru seminarioetako -Castillo-Elexabeitia, Gasteiz
eta Derio- arduradunak epaitzea eta beraz ez dut jarrerarik hartuko
haien portaera gerra zibila ezagutu zutenengan barne muinetaraino sartu eta
orokortu zen beldurrak eragindakoa izan zen ala haietariko gehienak gerratik
sortutako errejimenaren aldekoak zirelako izan zen baieztatzeko.
Halere,
bizi-bizi gogoratzen ditut inposatutako zenbait jarduera, genuen adinagatik
baloratu ezin genituenak ez kontra egin, baina oraingo ikuspegitik hausnartuta
intentzionalitate batez ezarritakotzat jotzen ditudanak.
Castillo-Elexabeitiako
seminario txikian, eguneroko meditazio eta meza aurretik goizeko otoitzak
errezatzen genituen eta haien amaieran Espainiaren aldeko otoitza. Goizean
izaten genituen bakoitza ordubeteko estudio eta eskola biren ondoren, ordu
erdiko estudio tartea bat izaten genuen bazkal aurretik; tarte horren amaieran,
estudio gelan bertan, zutik, honako abesti hau abesten genuen:
Bendita y alabada sea la hora
en que la Virgen Santisima
vino en carne mortal a Zaragoza, a Zaragoza.
Bendita sea, por siempre sea, bendita y alabada.
Egitzat
jotzen genuen, bada, Ama Birjina haragi hilgarritan etorri zela
Zaragozara eta Zaragoza horretako Zutabearen bikaintasunak abesten genituen,
genuen adinean Zutabe horri erantsitako konnotazioez jabetzeko adina
ezagupen ez genuenean. Guzti hori 12-15 urteko umeekin.
Seminario
txiki haretako hezitzaileen artean bazen bat esku ezkerreko eraztun hatza
eta hatz txikia eta hatz horien zabaleran eskumuturrerainoko ahurra falta
zitzaiona. Bagenekien, gerra zibilean, metrailaz, egindako zauria zela, baina
ez gerran burrukatu ziren bandoren batetan ala beste egoeraren batetan gertatu
zitzaionik. Horrexenbesteraino iristen zen gerrarekin zerikusia zuen guztiaren
ezkutatzea.
Gasteizko
Seminarioari dagokionez, iberiar penintsula guztiko seminariorik hoberena
izatearen fama zuen; gutxienez, horrela katalogatzen ziguten
seminario haretara ekintza akademiko, kultural ala erlijiosoren baten karietara
hurbiltzen ziren jaunek. Apaizgai gehienak euskal hiztunak izanik, udaldiko
oporrak hasten ziren eguneko goizeko mezaren amaieran abesten genuen Agur
Jesusen Ama baino beste erabilerarik ez zuen euskarak Gasteizko
seminarioan.
Jokabide
berdina izan zuen, lehen urteetan bederen, Derioko seminario nagusiak.
Salbuespen bat. Euskarazko eskola, asterokoa uste dut, antolatu zuen, apaizgai
guztientzat, zein ama hizkuntza euskara zutenentzat zein euskara tutik ez
zekitenentzat. Ez dakit adorea ala ausarkeria erakutsi zituen D. Fernando
Arsuagak eskola haiek emateko ardura hartu zuenean.
Seminarioko
urteetan izan eta ezagutu genituen hezitzaile eta irakasleen artean ez ginen
jakitun izan nortzu ziren euskal hiztunak, kasu bakanen batetan izan ezik;
eta horrelakoetan Seminario hezitzaile ala irakasle bezala zuten
zereginetik aparteko bideren batetik.
Egoera
honetan ulergarria da ez genuela itxaroterik gerra zibilaren errealitate
gordinez informaziorik eman ziezaguketenik eta gure lehen destinoetako
herrietan herritarrek bizi-bizi gogoratzen zituzten bizipen eta gerraren
ondorioei erantzun ahal izateko gutxieneko formaziorik eman zezaketenik.
Seminariotik
irtetzean nituen gabeziak gerra zibilari buruzko idazki batzuen irakurketaz eta
eliztarrek gerratean jasan beharreko sufrikarioak gogoratu eta
barru-barruko zirraraz kontatzen zizkidaten lekukotasunez, nolabait, hornitu
behar izan nituen.
Testuinguru
honetan, berriz aitortu behar dut ezusteko ezin atsegingarriagoa gertatu
zaidala Anxo Ferreiro Currás galiziarrak bere liburuan euskal apaizteriak
jasandako pertsekuzioari buruz datu dokumentatu mordoa aurkeztea. Eskura jarri
dizkigu Ferroleko Artxibategi militarrean aztertu ahal izan dituen datuak.
Esker oneko zor handi bat dugu harekiko. Bestalde, bere lana erronkatzat hartu
behar dugu Euskal Herrian bertan gerra zibilari buruz falta diren datuak
aztertu eta argitara ditzagun.
Liburuaren
bi alde azpimarratuko nituzke. Oso argi jasotzen du gerra zela eta egin
beharreko hautuan Euskal Herriaren alde lerrokatu ziren apaizen kontra
matxinatuek erakutsi zuten ezinikusia eta gorrotoa, batetik, eta, areagotu gabe
izanik ere, nazionalen alde jarri ziren apaizen datuak ere jasotzen ditu,
bestetik.
Honela,
bada, gerratean euskal apaizen jarduerek erakusten dituzten argi eta itzalak
azaltzen ditu liburuak.
(...)
Hitzaurre
hau idazteko dokumentatzen jardun dudala, gutxienez bitxitzat jo
daitezken anekdota bat edo besteren berri ere izan dut.
Gerratean
fusilatutako apaizetariko bat D. Celestino Onaindia izan zen. Haren iloba
apaiz bat, D. Jon Onaindia, Covadongan izan zen, 1.983. urtean, bere osaba
apaiz D. Domingo eta D. Albertorekin, opor egun batzu pasatzen. D. Domingo
hizketan hasi zen Covadongako kanonigo batekin. D. Domingok bizkaitarra zela
esan zionean, kanonigoak esan zion bera gerratean erreketeen konpainia
batetako kapilau zela, abade bizkaitar bat atxilotu zutela bere
konpainiakoek Elgoibarren. Berehalakoan fusilatu nahi zutela eta bera horren
kontra jarri zela. Ezagutzen baldin bazuen, ea haretaz zer izan zen jakin nahi
zuela. D. Domingok bere anaia zela esan zion eta fusilatu egin zutela.
Hurrengo
egunean deitu eta gau osoan ezin lorik egin izan zuela aitortu zien, eman zien
berria burutik kendu ezinik. Bere koldarkeriagatik parkamena eskatu zien, haren
bizia salbatzeko ahalegin gehiago ez zuelako egin.
Gerratea
dela eta euskal apaizteriak jasandako nekeen artean ezin apitatu gabe
utzi, Dueñasko (Palencia) eta Carmonako (Sevilla) espetxeak. Carmonako
espetxeari dagokionez, ezaguna da kartzela haretan zegoen baten apaizgoko
urrezko ezteguen karietara, Julian Besteiro buruzagi sozialistarekin batera
apaizen taldeari egindako argazkia.
Dueñasko
kartzelari dagokionez, kartzela haretako biziegokitasun baldintza gizapetikoez
gain, hirurogeitaka urteak zituen Elorrioko parroko D. Juan Izurrategiren
heriotza aipatu behar. Zortzi urtetako espetxe zigorra ezarri ziotenean,
baimendu zioten azken alegatuan, adore eta umore paregabea erakutsiz,
hainbeste urtetako bizia segurtatzea eskertzen ziela adierazi zien
epaimahikoei. Espetxean kide izan zituen apaiz lagunek bere hiletan Perosiren
Requiem meza abestuz egin zioten azken agurra.
Hogeita
hamaika urte geroago, 1968. urtean, Zamorako kartzela ireki zen, Francoren
diktadura garain kondenatutako apaizak espetxeratzeko. Agintari zibil eta
militarrek erabakitako Dueñas eta Karmonako kartzelen alderantziz,
Zamorako kartzela aginte zibil eta erlijiosoaren akordioz ireki zen, vatikanoak
eta Espainiako gobernuak, 1.953. urtean izenpetutako Konkordatuaren arabera.
Kartzela konkordatarioa, beraz. 1.976.urtean itxi zen. Bertatik igarotako
berrogeita hamahiru apaizetatik, berrogei euskaldunak izan ziren; guztiek arazo
politikoengatik zigortuak.
Dueñasko
kartzelak bere “martiria”, D.Juan Izurrate¡gi, duen bezalaxe, Zamorakoak ere
badu berea. Nikola Telleria Merikaetxebarria, Sopelako (Bizkaia) parrokoari
hamar urteko kartzela zigorra ezarri zioten, berrogeita hamahiru urte
zituelarik. Ea hirurogeirekin atera zen kartzelatik, kartzelan sei urte igaro
eta gero, oso hedatua zuen mnbiziak jota. Handik hile gutxira hil zen. D. Juan
Izurrategirenak ez bezala, haren gorpuzkinak Nabarniz bere jaioterriko
hillerian hobiratuta daude.
Pertsekuzio,
espetxeratze, tortura, erailketa ... guzti hauen segida, Gotzain baten
erbesteratzea tarteko, serioski interpelatzen dute Eliza. Bere erabakia izan
behar du Euskal Herriak baduela eskubidea bere osotasunean herri gisa izan eta
garatzeko herritzat aitortua izateko Elizaren magalean.
Posible
litzateke Derioko seminarioan, 1.968. urtean, itxitako apaizek eskatu bezala, eliza
pobrea, librea, dinamikoa eta indigena izateko hautua egingo balu, eta
abagune tragikoan herriaren zerbitzari izatearen aldeko apustua eginez begi
bistan jarri nahi izan zuten eta Anxoren liburuam erreibindikatzen den apaizen
memoria erreibindikatuz eguneratzen denez.
Ezustekoa,
eta oso atsegina, izan da niretzat Anxo Ferreiro Currás galiziarrak eta
Galiziatik bertatik euskal elizgizonek 1.936-39 tarteko gerra zibilean pairatu
zuten pertsekuzioaz liburu bat idatzi izana. Nire ustez ekarpen oso
garrantzitsu eta egokia da Euskal Herriaren hurbileko iraganaldiaz, gerra
zibila eta ondorengo diktadura frankista barne, noski, beharrezkoa den
“errelatoa” idaztea planteatuta dagoen abagune honetan. Niri dagokidanez, uste
nuen dezente datu nituela pertsekuzio hartaz baina harri eta zur utzi nau
liburugileak bere lanerako hainbeste material lortzeko jarduerak eta liburuan
modu sistematizatuan aurkeztu izanak.
Anxo
Ferreiro Currásen lan honek aukera eman dit ezagunak nituen zenbait datu,
bizitzea egokitu izan zaidan ingurune hurbilenean ezagutu eta bizi izandakoak,
testuinguruan kokatzeko.
Horrela,
bada, Errigoiti nire jaioterrian zeuden abade etxe bietariko bati, hutsik
zegoenari hain justu, “D. Alejandroren etxea” deitzen genion.
D. Alejandro Sagarnak, Zeanuriko seme zan abadeak, erbestera ihes egin behar
izan zuen gerraren ondorioz. Ez dut nik haren gomutarik, baina nire familia
esparruan gogoratzen eta estimatzen zuten herrian, gazteekin batez ere, egin
zuen pastoral lanagatik.
D.Juan
Añibarro, Zeanuriko semea hau ere eta herriko parrokoa nire umezaro eta
gaztaroan, 1.935. urtean, sei zeanuritar, batera, abade ordenatu
zirenetariko bat zen. Behin baino gehiagotan hitz egin zidan faxistek
fusilatu zuten D. Jose Sagarnari buruz, seikoteko kide zena hain zuzen, baina
ez zidan euskal elizgizonek pairatu zuten pretsekuzioari buruzko datu orokor
askorik ematen. Kasurako, ez dut gogoratzen bera bezala zeanuritarra eta bere
aurretik Errigoitiko abade izan zen D. Alejandro Sagarnari buruz ea ezer aipatu
zidanik. Beste honako hau bai oso ondo gogoratzen dut, hots, gerra zibilari
buruzko aipamen guztiak, sistematikoki, honela bukatzen zituen: “zuek ez
dakizue honeek zelakoak diren”, frankistak kontutan izanik, noski.
Nire
lehenengo abade destinoa Zeanuri izan zen, hain zuzen, eta hantxe ezagutu ahal
izan nuen, bere gordintasun guztian, euskal nazionalisten eta abade abertzaleen
kontrako pertsekuzioa eta errepresioa. Bai batzuen eta bai besteen delitu
bakarra beren herria maitatzea, eta herriaren zerbitzuan jardutea inposatutako
gerra batetako egoera gogorrenetan ere.
“Herri
lebitikoa” esan izan zitzaion Zeanuriri bokazio erlijiosoen ugaritasunagatik.
Datu hau aipatzen du William A. Christian semeak, biztanleko abade,
fraide eta mojatan munduko errekorra baitzuen Zeanurik. 1.930. urte inguruan
2.300 biztanle zituen Zeanurik. 1.935. urtean, Zeanuriko sei seme,
batera, abade ordenatu zirela eta, liburuxka bat prestatu zuten eta bertan 276
abade, fraide eta mojen izenak jasotzen dira. Horrela, bada, gerra zibilean
pertsegituak izandako abade zeanuritarren izenak ere agertu behar Anxo Ferreiro
Currásen liburuan eta azaldu ere egiten dira, noski.
Zeanuri
gerra zibilak gogorki kolpatutako herria izan zen, gerra garaian gitxiengoa
ziren herriko karlisten nagusikeriazko eta gehiegizko jarduerengatik,
Legutio - Barazar eta Gorbeia tartean ez atzera ez aurrera gelditu zen
frontearen hurbiltasunagatik eta 1.937.ko apirilaren 6 eta 7an era batera
gertatu ziren gerra ekintza eta jasoera negargarriengatik.
Izan
ere, errepublikano asturiarren konpania batetako kideek, alderdi komunistarekin
lotuak, Legutio - Barazar frontean burututako erasoaldian pairatutako
porrotarengatik, hisiak jota, erretitan zihoazela, Barazartik beherako bidearen
alboan dagoen Beretxikorta auzuneko bi baserritan bizi ziren Florentzio
Etxebarria eta Erramon Etxebarria, biak artzainak, odol hotzean, hil egin
zituzten. Txakurrak ere akabatu egin zituzten.
Herrira
iritsita, hara-horra nabarmendu ziren, etxeetan sartuz, ahal zuten guztia
arpilatuz eta ostuz, jendea ikaratuz ... D. Benito Atutxak, iloba eta zinegotzi
nazionalista zen Leon Zuluaga, bere baserrian seguruagoago izango
zen ustetan osaba hara eramateko ustetan herrira etorria zena lagun zuela,
aurka egin zien, pertsonak gutxienez errespetatzeko eskatuz. Biak hil zituzten
eta gorpuak bide bazterreko sasitzara bota. D. Benito Atutxa Zeanuriko semea
zen eta bertako Santa Maria parrokiako parrokoa 1.922-1.937 urteetan.
Abade arretatsua, zeanuritarrek entusiasmoz aipatzen zituzten haren
ekimen eta jarduera pastoral ugariak, oraindik, ni Zeanuriko Santa Maria
parrokiara iritsi nintzen 1958. urtean.
Gertaera
hauek are eta mingarriagoak dira, gerra haretan euskaldunen aliatuak ziren
errepublikanoen konpainia batetako kideek burutuak izaki. Bestalde, nazionalek
Zeanuri bonbardatu ere egin zuten egun haietako nahasmenduaren erdian,
zenbaitzuek, D. Benitoren familiarteko batzuek tartean, euskal gudarosteari
egotzi zioten ekintza hauen errua. Gerra zibileko tragedia eta zentzugabekeriaren
beste froga bat gehiago.
Egun
haretan, hain justu, nazionalek burututako bonbardaketaren helburua Zulaibar
auzunean kokatuta zeuden bai bateria arina eta bai astuna suntsitzea izan zen.
Eraikinetan egindako txikizioez gain, hainbat zibil zauritu gertatu ziren;
hildako bi ere bai, Zulaibar auzuneko Esteban Astondoa eta herriko Plazan bizi
zen Jesus Urutxurtu umetxoa. Sei hildako!
Bestalde,
nazionalek gerran fusilatutako 14 abadeetatik bat, esanda dagoenez, D. Jose
Sagarna Uriarte izan zen, 1.935. urtean, batera, abade ordenatutako
seiretariko bat. 1.936. urtean Berriatuko koadjutore izendatua izan zen arren,
ezin izan zuen kargua hartu, gerrako gertaerak tarteko. Ordura arte abade izan
zen Markina-Xemeingo Amalloa parrokian fusilatua zuten, 1.936.ko urriaren 20an.
24 urte zituen.
Zeanurira
joan nintzenean bizi ziren oraindik ama alarguna eta bere anaiak eta arreba
bakarra. Familia ugaria, 10 senide; heuretatik hiru, Juan, Emilio eta Txomin
kartzelan egon ziren gerra amaitu zenean eta gero kontzentrazio esparruetako
“langile batailoietan”; beste bat, Erramon, behin eta berriz atxilotua
diktadura urteetan; gazteena, Fidel, abadea. Ilobetariko batek, oso beranduago
eta ustekabean, esan zidan joan ohi zirela noizbehinka osabaren hilobia ikustera
baina gurasoek zorrotz debekatzen ziela bisita haien berri inori ematea.
Gerra zibilaren izugarrikeriak bizi izan zituztenemgan
barne muinetaraino sartutako izuaren froga.
D. Jose
Sagarnaren fusilatzearen karietara, ezein lekukok azaldu ahal izan zuen
jasoera oso bitxia gertatu zen.
Amalloko
Amulategi baserri ondoan sagarrondo handi bat zegoen. 1.958 urteko ekaineko
ostegun batez, ekaitz batek arbola zaharra bota egin zuen, baina sustrairen bat
lur barruan eta bizirik gelditu zen zuhaitza. Azaroaren 13an baina,, ostegun
gau batez, zohia bere lekuan sartu eta biharamonean berriz tente aurkitu zuten
sagarrondoa. Inork ezin zuen azaldu nola gertatu zen. D. Jose Sagarna hil zuten
lekutik 15 metro eskasera zegoen sagar arbola hori.
Berri
harrigarria laster zabaldu zen eskualdean eta hurrengo larunbatean hainbat
jende, Ondarroatik eta batez ere, hurreratu zen toki haretara notizia
egiaztatzera. Hainbeste zurrumurru ere zabaldu ziren. D. Joseren odola
jausi zen lurrean ez zela gehiago belarrik hazi ... sagarrondoak sagarrak
ematen zituela sasoitik kanpo (azaroan) ... D. Joseren gorpua usteldu gabe
zegoela .... Kontua da, D. Joseren gomuta biztu egin zela eta
zuhaitzarena abertzaleen aldeko ezaugarri miragarritzat hartu zuela
jendeak.
Errejimen
kolpistako agintariak arduratu egin ziren eta hurrengo igandean baserriko
sukaldea guardiazibilez bete zen berriro. 1.000 pezetako isunak jartzen hasi
ziren leku haretara hurbiltzen zirenei eta baita ere gertakariari buruzko
aipamenak egiten zituztenei. Horregatik, bada, jendea egunez mendi eta basoetan
ezkutatzen zen iluntzera arte eta gauez hurreratzen ziren zuhaitzaren ondora
sagarrondoaren adarren kimuren bat errelikia modura eramateko.
Sagarrondo
tentetuaren kontua euskal nazionalisten asmakizun eta gezurra baino ez
zela frogatzeko ahaleginetan, guardiazibilek inguruko biztanle mordoa deitu
zuten deklaratzera, baina alferrik; heurok ere ezin izan zioten
gertatutakoari azalpen logikorik aurkitu. Zurrumurruekin amaitzeko azken saiakeran,
Amulategiko etxekojaunari zuhaitza eraisteko agindu zioten; honek ezezkoa eman
zien, baina baimena ematen ziela, nahi izanez gero, heurek ebaki zezaten.
Azkenean
inor ez zen ausartu zuhaitz “santua” botatzen. Hilabete iraun zuen Amallo
inguruko anabasa honek; tarte horretan inguruko gazte irreberenteren batzuek
ere saiatu ziren zuhaitza botatzen, olgetan eta guardiazibilengandik ezkutuan,
baina alferrik hauen saiakera ere. Egin-eginean ere lau astetara, ostegunez
oraingoan ere, sagarrondoa berez jausi zen. Halere bizirik iraun zuen urteetan,
inausketa baten ondorioz ihartu zen arte.
D.
Gabriel Manterola, Zeanuriko semea, Santa Maria parrokian koadjutore eta abade
lagun izan nuena, Ingalaterran izan zen erbesteratuta, gerra zela eta
ebakuatutako umeen kapilau lanak egiten. D. Leonardo Atutxa, batera
ordenatutako seikoteko kidea eta Santa Maria parrokiako koadjutorea D. Gabriel
bezala, euskal apaizen kontra irekitako sumario askoren arteko batetan
inputatua izan zen, naiz eta ez kondenatua izan; halere markatua eta psikikoki
oso urritua gelditu zen, igaro behar izan zuen estualdiaren erruz. Autortu
behar dut datu hau ez nuela ezagutzen Anxoren liburua irakurri arte; ezta ere
D. Fabian Angoitiaren kasua ere, zenuritarra hau ere eta D. Leonardo bezala
inputatua baina ez kondenatua; ezta ere ez nenkien D. Anastario Urutxurtu,
Zeanuriko semea, eta alboko Areatza herriko parrokoa Zenurin izan nintzanean,
gudarien kapilau izan zela.
D.
Pedro Atutxa, D. Leonardoren anaia zaharragoa, Huescan egon zen erbesteratuta.
Handik itzultzean, Zeanuriko Ipiñaburu auzuneko Santiago elizako parroko
izendatu zuten. Jendearekiko gizon oso hurbila eta ekintzaile eta suharra bat
izatekotan, Zulaibar Eskola Profesionaleko sortzaileetariko bat izan zen;
eskola horretan burutu dituzte profesio-ikasketak bai Zeanuri eta bai
Arratia bailarako gazteek, neska eta mutil, azken 58 urteetan.
Gogoragarri
honetan D. Victor Etxebarria Zuloaga aipatzea falta da. Inputatua bai izan zen
baina ez kondenatua eta Kanariar Uharteetara erbesteratu zen. Urtero etortzen
zen Zeanuri jaioterrira, abuztuko hilean, hil zen arte.
Amaitzeko,
bidezkoa da D. Juan Aldekoa-Otalora aipatzea. Igorretako seme hau Zeanuriko
koadjutore izan zen eta Ibaizabal batailoiko Arratia konpainiako gudarien
kapilau. Konpania haretako gudari ohi baten lekukotasunaren arabera, beldur
ikaragarria zien tiroei, baina kapilau jatorra izan zen. Espetxeratuta gero,
Julian Besteiro sozialistarekin batera Karmonako (Sevilla) espetxean izan ziren
euskal apizetako bat izan zen.
Gudarien
kapilau izan zen halaber D. Luziano Urruzuno, gerra ondoren
Zeanuriko koadjutore izan zena eta Artea (Castillo-Elexabeitia ) alboko
herriko parroko, Zeanurin izan nintzanean.
Anxo
Ferreiroren liburua irakurtzean eta bertan jasotzen diren zenbait gertaeren
protagonista izan zirenekin elkarrekin bizi ondoren eta beste zenbait bidetatik
apaiz abertzaleen kontrako pertsekuzioaren datu eta zehaztasun gehiago ezagu
eta gero, berriz bururatzen zait zer-nolako erabateko ezjakintasunaz atera
ginen Seminariotik, bai apaiz haiek sufritu behar izan zutenari buruz bereziki
eta, oro har, gerra zibila Euskal Herriarentzat izan zen izugarrizko dramari
buruz.
Harira
ez dator izan nintzen hiru seminarioetako -Castillo-Elexabeitia, Gasteiz
eta Derio- arduradunak epaitzea eta beraz ez dut jarrerarik hartuko
haien portaera gerra zibila ezagutu zutenengan barne muinetaraino sartu eta
orokortu zen beldurrak eragindakoa izan zen ala haietariko gehienak gerratik
sortutako errejimenaren aldekoak zirelako izan zen baieztatzeko.
Halere,
bizi-bizi gogoratzen ditut inposatutako zenbait jarduera, genuen adinagatik
baloratu ezin genituenak ez kontra egin, baina oraingo ikuspegitik hausnartuta
intentzionalitate batez ezarritakotzat jotzen ditudanak.
Castillo-Elexabeitiako
seminario txikian, eguneroko meditazio eta meza aurretik goizeko otoitzak
errezatzen genituen eta haien amaieran Espainiaren aldeko otoitza. Goizean
izaten genituen bakoitza ordubeteko estudio eta eskola biren ondoren, ordu
erdiko estudio tartea bat izaten genuen bazkal aurretik; tarte horren amaieran,
estudio gelan bertan, zutik, honako abesti hau abesten genuen:
Bendita y alabada sea la hora
en que la Virgen Santisima
vino en carne mortal a Zaragoza, a Zaragoza.
Bendita sea, por siempre sea, bendita y alabada.
Egitzat
jotzen genuen, bada, Ama Birjina haragi hilgarritan etorri zela
Zaragozara eta Zaragoza horretako Zutabearen bikaintasunak abesten genituen,
genuen adinean Zutabe horri erantsitako konnotazioez jabetzeko adina ezagupen
ez genuenean. Guzti hori 12-15 urteko umeekin.
Seminario
txiki haretako hezitzaileen artean bazen bat esku ezkerreko eraztun hatza
eta hatz txikia eta hatz horien zabaleran eskumuturrerainoko ahurra falta
zitzaiona. Bagenekien, gerra zibilean, metrailaz, egindako zauria zela, baina
ez gerran burrukatu ziren bandoren batetan ala beste egoeraren batetan gertatu
zitzaionik. Horrexenbesteraino iristen zen gerrarekin zerikusia zuen guztiaren
ezkutatzea.
Gasteizko
Seminarioari dagokionez, iberiar penintsula guztiko seminariorik hoberena
izatearen fama zuen; gutxienez, horrela katalogatzen ziguten
seminario haretara ekintza akademiko, kultural ala erlijiosoren baten karietara
hurbiltzen ziren jaunek. Apaizgai gehienak euskal hiztunak izanik, udaldiko
oporrak hasten ziren eguneko goizeko mezaren amaieran abesten genuen Agur
Jesusen Ama baino beste erabilerarik ez zuen euskarak Gasteizko
seminarioan.
Jokabide
berdina izan zuen, lehen urteetan bederen, Derioko seminario nagusiak.
Salbuespen bat. Euskarazko eskola, asterokoa uste dut, antolatu zuen, apaizgai
guztientzat, zein ama hizkuntza euskara zutenentzat zein euskara tutik ez
zekitenentzat. Ez dakit adorea ala ausarkeria erakutsi zituen D. Fernando
Arsuagak eskola haiek emateko ardura hartu zuenean.
Seminarioko
urteetan izan eta ezagutu genituen hezitzaile eta irakasleen artean ez ginen
jakitun izan nortzu ziren euskal hiztunak, kasu bakanen batetan izan ezik;
eta horrelakoetan Seminario hezitzaile ala irakasle bezala zuten
zereginetik aparteko bideren batetik.
Egoera
honetan ulergarria da ez genuela itxaroterik gerra zibilaren errealitate
gordinez informaziorik eman ziezaguketenik eta gure lehen destinoetako
herrietan herritarrek bizi-bizi gogoratzen zituzten bizipen eta gerraren
ondorioei erantzun ahal izateko gutxieneko formaziorik eman zezaketenik.
Seminariotik
irtetzean nituen gabeziak gerra zibilari buruzko idazki batzuen irakurketaz eta
eliztarrek gerratean jasan beharreko sufrikarioak gogoratu eta
barru-barruko zirraraz kontatzen zizkidaten lekukotasunez, nolabait, hornitu
behar izan nituen.
Testuinguru
honetan, berriz aitortu behar dut ezusteko ezin atsegingarriagoa gertatu
zaidala Anxo Ferreiro Currás galiziarrak bere liburuan euskal apaizteriak
jasandako pertsekuzioari buruz datu dokumentatu mordoa aurkeztea. Eskura jarri
dizkigu Ferroleko Artxibategi militarrean aztertu ahal izan dituen datuak.
Esker oneko zor handi bat dugu harekiko. Bestalde, bere lana erronkatzat hartu
behar dugu Euskal Herrian bertan gerra zibilari buruz falta diren datuak
aztertu eta argitara ditzagun.
Liburuaren
bi alde azpimarratuko nituzke. Oso argi jasotzen du gerra zela eta egin
beharreko hautuan Euskal Herriaren alde lerrokatu ziren apaizen kontra
matxinatuek erakutsi zuten ezinikusia eta gorrotoa, batetik, eta, areagotu gabe
izanik ere, nazionalen alde jarri ziren apaizen datuak ere jasotzen ditu,
bestetik.
Honela,
bada, gerratean euskal apaizen jarduerek erakusten dituzten argi eta itzalak
azaltzen ditu liburuak.
(...)
Hitzaurre
hau idazteko dokumentatzen jardun dudala, gutxienez bitxitzat jo
daitezken anekdota bat edo besteren berri ere izan dut.
Gerratean
fusilatutako apaizetariko bat D. Celestino Onaindia izan zen. Haren iloba
apaiz bat, D. Jon Onaindia, Covadongan izan zen, 1.983. urtean, bere osaba
apaiz D. Domingo eta D. Albertorekin, opor egun batzu pasatzen. D. Domingo
hizketan hasi zen Covadongako kanonigo batekin. D. Domingok bizkaitarra zela
esan zionean, kanonigoak esan zion bera gerratean erreketeen konpainia
batetako kapilau zela, abade bizkaitar bat atxilotu zutela bere
konpainiakoek Elgoibarren. Berehalakoan fusilatu nahi zutela eta bera horren
kontra jarri zela. Ezagutzen baldin bazuen, ea haretaz zer izan zen jakin nahi
zuela. D. Domingok bere anaia zela esan zion eta fusilatu egin zutela.
Hurrengo
egunean deitu eta gau osoan ezin lorik egin izan zuela aitortu zien, eman zien
berria burutik kendu ezinik. Bere koldarkeriagatik parkamena eskatu zien, haren
bizia salbatzeko ahalegin gehiago ez zuelako egin.
Gerratea
dela eta euskal apaizteriak jasandako nekeen artean ezin apitatu gabe
utzi, Dueñasko (Palencia) eta Carmonako (Sevilla) espetxeak. Carmonako
espetxeari dagokionez, ezaguna da kartzela haretan zegoen baten apaizgoko
urrezko ezteguen karietara, Julian Besteiro buruzagi sozialistarekin batera
apaizen taldeari egindako argazkia.
Dueñasko
kartzelari dagokionez, kartzela haretako biziegokitasun baldintza gizapetikoez
gain, hirurogeitaka urteak zituen Elorrioko parroko D. Juan Izurrategiren heriotza
aipatu behar. Zortzi urtetako espetxe zigorra ezarri ziotenean, baimendu zioten
azken alegatuan, adore eta umore paregabea erakutsiz, hainbeste urtetako
bizia segurtatzea eskertzen ziela adierazi zien epaimahikoei. Espetxean kide
izan zituen apaiz lagunek bere hiletan Perosiren Requiem meza abestuz egin
zioten azken agurra.
Hogeita
hamaika urte geroago, 1968. urtean, Zamorako kartzela ireki zen, Francoren
diktadura garain kondenatutako apaizak espetxeratzeko. Agintari zibil eta
militarrek erabakitako Dueñas eta Karmonako kartzelen alderantziz,
Zamorako kartzela aginte zibil eta erlijiosoaren akordioz ireki zen, vatikanoak
eta Espainiako gobernuak, 1.953. urtean izenpetutako Konkordatuaren arabera.
Kartzela konkordatarioa, beraz. 1.976.urtean itxi zen. Bertatik igarotako
berrogeita hamahiru apaizetatik, berrogei euskaldunak izan ziren; guztiek arazo
politikoengatik zigortuak.
Dueñasko
kartzelak bere “martiria”, D.Juan Izurrate¡gi, duen bezalaxe, Zamorakoak ere
badu berea. Nikola Telleria Merikaetxebarria, Sopelako (Bizkaia) parrokoari
hamar urteko kartzela zigorra ezarri zioten, berrogeita hamahiru urte
zituelarik. Ea hirurogeirekin atera zen kartzelatik, kartzelan sei urte igaro
eta gero, oso hedatua zuen mnbiziak jota. Handik hile gutxira hil zen. D. Juan
Izurrategirenak ez bezala, haren gorpuzkinak Nabarniz bere jaioterriko
hillerian hobiratuta daude.
Pertsekuzio,
espetxeratze, tortura, erailketa ... guzti hauen segida, Gotzain baten
erbesteratzea tarteko, serioski interpelatzen dute Eliza. Bere erabakia izan
behar du Euskal Herriak baduela eskubidea bere osotasunean herri gisa izan eta
garatzeko herritzat aitortua izateko Elizaren magalean.
Posible
litzateke Derioko seminarioan, 1.968. urtean, itxitako apaizek eskatu bezala,
eliza pobrea, librea, dinamikoa eta indigena izateko hautua egingo balu,
eta abagune tragikoan herriaren zerbitzari izatearen aldeko apustua eginez begi
bistan jarri nahi izan zuten eta Anxoren liburuam erreibindikatzen den apaizen
memoria erreibindikatuz eguneratzen denez.
Martin Orbe
Monasterio
Bilbo,
2013ko otsaila
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Identifícate con tu e-mail para poder moderar los comentarios.
Eskerrik asko.