viernes, 7 de diciembre de 2012

Euskal herriko hiru kristau talde elkarlanean

Begi bistan dugu Eliza Katolikoak gure artean daraman atzerakako prozesua bere postulatu eta egitura hierarkikoetan. Gure kristau elkarteetan, eta etxeko eta lagunartean ere bai, gero eta gehiago egiaztatzen dugu  eragin negatibo horrek sortzen duen kezka gure komunitateetan, berriztatzeko duten gaitasun urria dela-eta ia  itxaropenik gabe indargabetzen baitoaz.

Inboluzio prozesu honen adibide argia ditugu Baiona, Bilbo eta Donostiako Elizbarrutietako Apezpikuen izendapenak.


Aldi berean errealitate sozial konplexu bat ari gara bizitzen, zeinetan eraldaketa azkarrak ematen ari diren, eta gizakiak -kristauok barne- gero eta isolatuago eta norabide gabe, bideak aurkitzeko argigarri edo lagungarri izango duten hitzik jaso gabe geratzen ari diren.

Orobat, aurkeztu diren pastoral egitasmoen eskastasunak adierazten du ez garela gauzagaraien zantzuakirakurtzeko eta Berri Onaren beharra duen gizarteari Ebanjelioa helarazteko.

Inposaketa, eta jarrera ebanjelikoak eta elkarrizketazkoak hartzeko ezgaitasuna, jarrera eta jokaera konstanteak izan dira eta izaten ari dira gure elizbarrutietako gaur egungo arduradunengan. Honek berekin ekarri die beldurra haietako zenbait kideri, zabarkeria beste hainbati eta axolagabezia beste askori.

Vatikano II. Kontzilioaren ondorioz eta aurreko gure apezpikuekin hartutako norabidearen eta egindako lanen ondorioz, azken berrogei urte hauetan eraiki nahi izan den Eliza eraisteko zorian dago, eta gero eta nabarmenagoa da erabakiak ez direla modu kolegiatuan hartzen, ez zaiela aholkurik eskatzen kontseiluei eta arauzko organoei, eta informazio eza, etengabeko inprobisazioa, zehaztasun falta eta inoiz esanahi-aldrebestea egun eguneko arazoak dira gure elkarte eta parrokientzat.

Gauzak horrela, eta egoera honen aurrean, hainbat kristau taldek Vatikano II. Kontzilioaren izpiritua  errebindikatu eta berreskuratu nahi izan dute eta beste hainbat talde desberdinetan antolatu, hala nola:  Bizkaiko Abadeen Foroa Bilboko Elizbarrutian, Eutsi Berrituz Donostiakoan eta, berriki, Atxik Berrituz Baionakoan.

Iragan abenduaren lehenean urrats bat eman dute hiru taldeok elkarrekin bilduz, eta honetaz ohartu dira: errealitate bertsutik abiatuz, lortu eta sustatu nahi dituzten helburu eta zereginek lan-ildo  bat bera indartzen eta bateratzen dutela gure elizbarrutietako ebanjelizazioaren jardueran.

Multzo hauek osatzen dituztenak laikoak, erlijiosoak eta apaizak dira. Vatikano II. Kontzilioaren izpirituak errebindikatzen duen Eliz izaera proposatzen dute, harreman dinamikoago, elkarrizketazkoago eta gaurkotuago batekin, gaur egungo gizartearekin lotuta eta honen egonezin, kezka eta problemekin erlazionatuta. Baina gogoan izanik betiere gizartean eta kulturan dituen erroak, honen bizipoz eta itxaropenak, bizi gareneko munduak eta gizarteak izaeragizatiarragoaizan dezaten. Bere inguruneko aniztasun sozialeko kulturan murgildurik legami izango den Eliza, hala nahi duenari fedea proposatzen diona.

Ekimen honen berri jakin nahi duenak e-mail hauetara jo lezake:

Atxik Berrituz  :  atxik.berrituz@gmail.com
Bizkaiko abadeen foroa :  http://baf-fcb.blogspot.com
Eutsi Berrituz  : eutsiberrituz@gmail.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Identifícate con tu e-mail para poder moderar los comentarios.
Eskerrik asko.