miércoles, 25 de septiembre de 2013

Elizan beharrezko diran aldakuntzen alde katolikoen ahotsa



 Frantzizko Aita Santuak jesuiten aldizkariei  emondako alkarrizketa baten zera esaten eban: “Herriaren, gotazainen eta Aita Santuaren arteko alkarrizketa aurrera doanean eta benetan hartzen danean, alkarrikzeta hori Espiritu Santuaren gidaritzapean doala” 


Espiritu honek bultzaturik Elizako   100 erakunde baino gehiagok, mundu mailako  lau miloi katolikoren babesarekin, Elizaren gobernantzari buruz hitz egiteko alkarrizketa bat eskatu deutsee Frantzizko Aita Santuari.

 Beste eskari batzuen artean, Eliza mailako erabakiak hartzerakoan  abade, erlijioso eta laikoen parte hartze gahiago eskatzen da.

 Frantzizko Aita Santuak klerikalismoa salatu dau eta esan dau “Eliza Jainkoaren herria dala, artzain eta herriarekin batera osotua”

 Eliza mailako erabakiak hartzerakoan katoliko bateatuen    parte hartzea bermatzea Elizan behar dan aldakuntza funtzezkoa dala, Ebanjelioan, tradizioan eta Vaticano II-eko espirituan oinarritua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Identifícate con tu e-mail para poder moderar los comentarios.
Eskerrik asko.