Bizkaiko Abade Foroaren batzorde
iraunkorraren alkartasuna
Estatu Batuetako talde kristauei
Aita Santu Frantziskori eskatuz mundu osoko katolikoek euren gotzaiak
aukeratzea, tokiko kleroagaz batera,
Egunotan Estatu
Batuetako talde batzuk kanpaina bati ekin deutsie, ia bi mila urteko tradizio
bat berreskuratuz, gotzaiak mundu osoko katolikoek aukeratuak izan daitezen,
eta ez derrigorrez jarriak orain gertatzen dan legez, azken mende bietan
gertatzen dan legez, mundu osoko ia tokiko eliza guztietan.
Bizkaiko Abade
Foroko batzorde iraunkorrak bat egiten dau kanpaina honegaz, eta bere kide eta
forozale guztiak kanpaina honegaz bat egitera gonbidatzen ditu.
Horretarako klikatu
lotura honetan: http://www.iglesiacatolicareforma.com/
irakurri testua eta gehitu eskatzen diren datuak.
Frantziskoren aita santu
aldiko lehen fruitu hau izatea gura eta
itxaroten dogu: tokiko elizek eurei dagokiezan gotzaiak aukeratzerakoan parte
hartzea eukitea, azken mendeotako jarrera inposatzailea alde batera itxita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Identifícate con tu e-mail para poder moderar los comentarios.
Eskerrik asko.