miércoles, 28 de noviembre de 2012

Katolikotasuna ordezkatzen daben kardinalen elkargo baten alde

Bizkaiko Abadeen Foroko Batzorde Iraunkorraren oharra

Benedicto XVI.ak, joan dan azaroaren 24an, europarrak ez diran sei kardinal barri izendatzearen harira, zera uste dogu: une egokia dala irudi horren historia eta oraina aztertzeko, baita Kardinalen Alkargo Sakratua ere.

Baina baita hurrengo eskabide honeik egiteko ere:
 
·        Elkargo horren gehiengoa mundu osoko Gotzainen Batzarretako lehendakariekin osotua izan daitela.
·        Bertako kide izate hori epe mugatu baterako izan daitela, Gotazain Batzar bakotxeko lehendakari izateaz bat eginez.
·        Elizearen gobernuan benetan izan daitela Aita Santuarekin alkargoko eta, ondorioz, deliberatiboa.
·        Eta euren izatea Jesusek eskatutako apaltasunaz bat etorri daitela, aurreko atxikidurak baztertuz.

Bizkaia, 2012. azaroaren 28an.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Identifícate con tu e-mail para poder moderar los comentarios.
Eskerrik asko.