¿Quién no habrá
cantado alguna vez en la Liturgia cantos como «Eskerrik asko, Jauna» o «Goazen
elkarturik»? En América Latina están también muy extendidas canciones como
«Virgen de la Merced» o «Monseñor Romero». Tras años de silencio
vuelve a irrumpir Juanjo en el mundo de la canción religiosa con un CD que recoge
23 canciones, y cuya presentación la hará en la parroquia Andra Mari de Lemoa
el 20 de Enero. Es el trabajo de tres años y el que hace el número 12. Más
abajo su contenido.
Nork ez ditu inoiz abestu Eskerrik asko, Jauna edo Goazen
elkarturik ospakizun edo mezaren baten? Amerika latinoan be zabal-zabal
entzuten dira Virgen de la Merced edota Monseñor Romero. Urteotan isil isilik
egon ondoren, berriro datorkigu CD baten 23 kanta eskainiz. Hamabigarren diskoa
dugu hau, hiru urteko lanaren emaitza.
Azken urteotan sortu eta ondutako kanta bilduma da disko
hau. Grabaketa ere ez da izan une batetik bestera egindakoa, urteetan zehar,
abade zereginei tarteak hartuz, Zestoako Gaztain estudioetan grabatua da bere
ahots eta gitarraz, arregloak eta nahasketak bertan eginaz, mimoz eta astiz.
“Fede ibilbidean” lagungarri izateko kantak ditugu,
ospakizun, elizkizun zein mezatan erabilgarriak. Akorde errazen bitartez,
gitarraz laguntzeko eta ikasteko arazorik gabeko musikak dira gehienak, herriak
laster bereganatzen dituenak. Orain herriz herri dabil CDaren aurkezpena
egiten, entzuleak eurak kantari jarriaz.
Euskaraz halako eskaintza urriak dira eta gustura hartzen
dira holako ekimenak, apaltasunean fedea konpartitzeko poema musikatuak.
Bizitzari poesia zaion antzera, fedeari otoitza dagokio. Eta elkarrekin abestu
egitea beti izan dugu gustuko gure herrian.
Letra edo hitzetan nabaria behartsu, baztertu eta apalen aldeko
aukera ebanjelikoa. CDa eskuetan hartu eta azalak be halako mezua dakarkigu.
Juanjo ezagutzen dugunok argi dugu bere jokabide hau bere bizitza luzean. Bere
doinu eta hitzetan esperantzari, ebanjelioaren pozari beti tartea eginaz.
Bertan honako kanta hauek aurkito dituzu:
1. JAINKOA GEUREKIN DUGU
2. BARKATU NIRI, JAUNA
3. AINTZA JAUNGOIKO AITARI
4. ZUZENDU GAITZAZU, JAUNA
5. ALELUIA, GORA JAUNA
6. JAUNA, SANTUA DA ZURE IZENA
7. HARTU, JAUNA 8. GURE AITA
9. ALELUIA, ZATOZE ETA KANTA
10. BAKEA
11. ZATOZ GUGANA, JAUNA
12. POZ-POZIK
13. JAUNA, ZEUREA DA DENA
14. AGUR, JESUS
15. BATZARRETIK BIZITZARA
16. MARIA DA JAINKOAREN AMA
17. BEDEINKATUA, JAUNA
18. GORA ZU, BEDEINKATUA ZU
19. SALBATZAILEA ETORRI ZAITEZ
20. ERRUKITSUA DA GURE JAINKOA
21. POZTU ZAITEZE
22. EMAIEZAGUZU ESPIRITU SANTUA
23. ZATOZ ESPIRITU SANTUA